Erdi Aroan ez zen ezezaguna hipokoristiko hori, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan ikusten den bezala, 170. or.:
"Martinon (Martin, Martino): Martinon de Chubiagua (Bai., 1354, Goih., 1966: 94), Martinon d’Amessaga (Ubaso, 1393, ibid., 292), Martinon de Bertaline (Biarritz, 1498, ibid., 20), Martinon de Larrondo (ibid., 23), «Martinon de Barader, sr. de Machin» (ibid.)."Aldaketa bakarra beharrezkoa da, azken silabako diferentzia azaldu beharra dagoelako, eta on > un bilakaera ezaguna da euskararen lurraldeko hainbat lekutan, eta adibide ona da Undarribia, Hondarribiko herriaren lekuko zaharrenen artean dagoen aldaera ezaguna eta Errenteriatik urrun ez dena.
Laburtuz, Martinon hipokoristikoaren lekukoei bat gehitu behar zaie, Martinun toponimoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario