"Momotegi, caserío de Oyartzun (Gip.)."XX. mendeko bigarren erdiko Iñaki Linazasororen Gipuzkoako baserriak liburuan bada, Momotegi bezala, Arditurri ballarako baserrien artean.
Oiartzungo toponimia liburuko aipua:
"Momotegi. Baserria.Lekukoak ikusita, ez dira oso zaharrak eta dagoen aldaera bakarra, Momoti, erraz ulertzen da, bokalen arteko /g/ galdu eta gero ei > i bokal sinpletzea gertatu da, cf. blog honetako Gipuzti toponimoa, lehen Gipuztegi zena.
Momoti ahoskatzen da. Arditurriko haranean kokatzen da.
Toponimo erlazionatuak: Momotegierreka."
Hala bada, Momotegi aztertzea ez litzateke oso zaila izan beharko. Toponimoak bi zati lituzke, momo- eta -tegi. Momo euskal hitza bada, baina askoz egokiagoa dirudi *Momo antroponimoa kontuan hartzea. Momiola toponimoan Mome bazen, Momotegi izenean *Momo aldaera egokiagoa litzateke. Horren lekuko zuzenik ez dugu jaso, baina Momus latinetik *Momo bezalakoa sortuko zen erromantzez.
Antroponimoak erraz mailegatzen dira eta Momotegi izenaren bitartez badakigu Momus antroponimoaren ondorengoen artean euskal lurraldean Mome sustraitu zela, eta baita *Momo ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario