martes, 21 de mayo de 2019

Marrutokia toponimoa

Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa liburuan aurkitzen da Marrutokia-ren lekuko bakarra. Beraz, XVII. mende hasierakoa litzateke, 1625. urte ingurukoa. Mendien zerrenda egiten ari zela, honakoa jarri zuen aipatutako liburuaren 231. orrialdean:
"Marrutoquia, junto á la villa y rio de Legorreta."
Marru, OEHaren arabera: "Bramido, mugido, rugido; aullido; balido". Hitz hori bada lehenengo elementua, analisia hauxe izango litzateke: marru + -toki + -a, eta toponimoaren esanahia, "orroak gertatzen ziren lekua"?
Nabarmentzekoa da OEHak ematen duen informazioan oinarriturik, hitz honen lehenengo lekukoa Etxeberri Ziburukoa litzateke, hau da, Isastiren garaikidea. Toponimo honek, marru izenaren lehenengo lekukoa izateaz gain, erakutsiko luke Gipuzkoan ere marru izena ezaguna zela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario