martes, 7 de julio de 2020

Pitxiruena toponimoa

Pitxiruena Gatikako baserria da. Lekuko zaharrenak duela 250 urtekoak dira, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan daudenak:
Pichirriena [N, TO]
Pichirriena (la caseria de), Gatica, a.1745, FogVizcayaMs.

Pichiruena [N, TO]
Pichiruena (la casa de) [Libaronas (uarrio de)], Gatica, a.1796, FogVizcayaMs.
Bi lekuko daude, baina 1745. urtekoa Pichirriena da, ziurrenik kakografia. Alde batetik egungo aldaera dugu, 1796. urtekoaren berdina. Eta hori gutxi balitz, Pichirriena azaltzea ez litzateke oso zaila, idazkera zaharrean izenaren <ir> gaizki dago, <u> baten ordez.
Toponimoa Pitxiruena bazen, elementuak ezagutu beharra dago eta baserria izanik, agerikoa da azkeneko zatia -(r)en + -a dagoela, jabegoa adieraztekoa. Hasierako pitxiru- azaldu beharra dago eta hurbilen dagoena petxero izena da:
petxero.
(Lcc).
"Pechero" Lcc.
Pagatu beardiógu pétxa triparí ta soñarí [...] biziaren pénan; baña doble petxéro dire lisiátuak biziogórtan, espeziálki árdoan. LE Urt ms. 82v.
1.1 (BN-mix ap. A ), petzero (BN-arb ap. A ).
"Víctima" A. "Petzero, esclavo (?). Eniz horien petzero jarri nahi, no quiero estar bajo la dominación de esos" Ib. "Petxero. Se designa con esta palabra a un pobre individuo, al servicio de todos y del primer venido (Lander)" DRA . "Petzero, victime [...] ba, gu bethi petzero, oui, nous sommes toujours les dindons de la farce" Lf Gram 281...
Hitza gaztelaniatik jasoa da, han pechero izena bazen, pecha 'zerga' izenetik eratorria. Toponimoan hainbat aldaketa bokaliko gertatu ziren, e-e-o bokalak i-i-u bihurtu zirelako. Beharbada lehenik lehenengo silabako /e/ igo zen, agian <tx> txistukariaren eraginez. Horrela gertatu da batzuetan etxe hitzetik sortutako toponimoetan, ezaguna da Barojatarren Berako Itzea 'Etxea'. Behin bokal bat aldatu, bigarrena asimilazioaz aldatuko zen eta hirugarrena oe > ue disimilazioaren eraginez, edo i-o > i-u asimilazioagatik, Garinduaga toponimoan bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario