martes, 14 de julio de 2020

Mugaguru toponimoa

Mugaguru izeneko baserria dago Bizkaiko Arrieta herrian.
Arrietako toponimo honen lekuko zaharrik ez dago, baina Mugaguru ez zen ezezaguna, Bizkaian ere agertzen delako XVIII. mende bukaeran, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuko lekukoak:
Mugaguru [N, TO]
Mugaguru (la casa de), Guecho, a.1796, FogVizcayaMs.
Mugaguru (la casa de) [Arriaga (uarrio de)], Erandio, a.1796, FogVizcayaMs.

Mugaguru [N, NO]
Mugaguru (Juan de) [Mugaguru (la casa de)] [Arriaga (uarrio de)], Erandio, a.1796, FogVizcayaMs.
Dirudienez, toponimoak aldaketa bat jasan zuen, herskari asimilazioa bat, g-b > g-g, eta horrek adieraziko luke lehen *Mugaburu izango zela. Izan ere, Mugaburu toponimoak badira Bizkaian zein Araban. Esaterako, Erandioko baserri batek Muguburu izena du, ziurrenik XVIII. mendeko lekukoetan Mugaguru bezala agertzen dena.
Toponimoak bi hitz ezagun izango lituzke, muga eta buru. Bitxia da nola toponimo hain garden batek aldaketa jasotzea, baina gertatu da, eta gertatu zen, nahiz eta Erandioko toponimoaren kasuan aldaketak  aurrera egin ez zuela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario