martes, 21 de julio de 2020

Jandonekobe toponimoa

Jandonekobe Dimako baserria da. Lekuko zaharrik ez dago, baina egituraren gardentasunak analisia ahalbidetzen du.
Jandonekobe iluna ematen du, badirudi -be 'behe' atzizkia dagoela, baita -ko ere. Baina, hemen proposatuko denaren arabera, bi atzizki horiek ez daude. Toponimoa hagionimoa da, hau da, santu izena. Hiru elementuz osatutako toponimoa litzateke, Jaun + done + Jakobe. Azken hau antroponimo bat da, kristautzeari esker zabaldua baita euskal lurretan ere. Blog honetan Jakobetxe toponimoa aztertua izan da, barruan antroponimo bera dago.
Hiru elementuak toponimo bihurtzean aldaketa batzuk jasan zituzten: hasierako silabaren diptongoa soildu zen, fenomeno bera Jandustegi toponimoan ere gertatu zen. Bestea, antroponimoaren lehenengo silaba ere galdu da, eta, egokiago jarriz, fusionatu da. Lehenik bokalarteko /j/ eta ondoren /a/ bokala, ea > a batuketa gertatuz.
Aipatutako egitura zaharra, Jaun + done beste toponimo batzuekin ere gertatzen da, Erdi Aroko garaian sortuak, ziurrenik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario