viernes, 10 de julio de 2020

Auspagingoa toponimoa

Bi lekukoren bitartez heldu zaigu Bizkaiko Gerrikaitz herriko Auspagingoa toponimoaren berria, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan aurkitutakoak:

Auspaguingoa [N, TO]
Auspaguingoa (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.

Auspanguingoa [N, TO]
Auspanguingoa (la casa de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Bi lekukoak ez dira berdinak, bigarrenean Auspangingoa agertzen delako. Dirudienez, sudurkaria islatu da aurreko silabara: Auspagingoa > Auspangingoa. Fenomeno hori ez da batere ohikoa baina Euskal Herrian bada adibide ezagun bat, Ultzama herri izena, Lehen Utzama zena, gero Unzama bihurtu eta azkenik, disimilazioagatik, Ultzama bezala geratu dena.
Auspagingoa bada aztertzeko aldaera, erraz igartzen da toponimoaren esanahia, hauspogin hitzaren aldaeren artean auspagin ere bazen:

hauspogin.
(V-gip ap. Etxba Eib ), hauskogin (H), auspagin (Dv?A).
Fabricante de fuelles. "Auspagina" Ast Apol 90 ( Dv A). "Kaltegiña o kaltegillea se usan indiferentemente, como auspogiña o auspogillea" Mg in VMg 102. "Fabricant de soufflets" H (s.v. auspogillea). "Artesano de los fuelles. Durangoko auspogiña izan da gaur amendik" Etxba Eib. Cf. Martin de Auspaguinarena (Lezo, 1625). BEHSS 1973, 278. v. hauspogile.
Toponimoa ez da hauspogin izenaren lehenengo agerpena, baina bai bigarrena, dauden bi lekukoak 1796. urtekoak direlako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario