viernes, 10 de julio de 2020

Beñaga toponimoa

Beñaga izeneko basoa dago Ea herrian, Bizkaian. Lekuko zaharrik ez dago, baina hala ere toponimoa erraz analizatzekoa da, aldaketa larririk gertatu ez bada, behintzat.
Toponimo honetan superlatibo bat genuke. Normalean bere antonimotik sortutako toponimoetan ikusten ohituak gara, Goena, Goenaga, goi + -en egituratik sortuak. Beñaga izenean, aldiz behe + -en bada, eta bukaera aldean, -aga atzizkia. Aldaketarik gertatuko ez bazen *Benaga izango genuke, bokal berdinen fusioa gertatu ondoren, baina toponimo honetan disimilazioa izango zen, ee > ei, eta gero in > ñ, palatalizazio ezaguna. Horrelako disimilazioak batzuetan gertatu egiten dira, Etxeita toponimoan bezala. Palatalizazioa, aldiz, automatikoa da, aurreko aldaketatik bereiziz.
Toponimo honen lekuko zaharrik ezin eman, baina antzeko toponimoak baziren Bizkaian, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan bi dira aurkitutako toponimoak, behe-ren superlatiboa oinarri harturik, Beña eta Beñakoa:
Beña [N, TO]
Ueyna (la cassa de) [Malax (barrio de)], Murelaga, a.1704, FogVizcayaMs.

Beñacoa [N, TO]
Beñacoa (la casa de) [Amalloa (barrio de)], Jemein (Santa_Maria de), a.1796,
FogVizcayaMs.

No hay comentarios:

Publicar un comentario