Amarrandegi da Segurako etxe bat, izen lehenetsia Iñudetxikinea dela. Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoa azal daiteke, aldaketa txiki bat beharrezkoa bada ere.
Toponimoak bi elementu lituzke, azkena -tegi atzizkia da, ohikoa etxe izenetan. Interes handiena duena, baina, hasierakoa da, hamarren izena delako:
hamarren.Toponimoan gertatutako aldaketa bakarra asimilazio bokalikoarena izan da, a-a-e > a-a-a. Beharbada aldaketa erraztua da zerga hori desagertua delako.
1. (V, G, AN, L, BN; Lcc, SP, Ht VocGr 346, Lar, Añ, Dv, H (amarren V, G)). Ref.: A; Iz ArOñ; Elexp Berg.
Diezmo. " Hamarrenak, dîmes" SP. "Diezmos, amarrenak", "dezmar, amarrena emon" Lcc. "Dezmar, amarrendu, amarrenak eman ", "diezmo" Lar (tbn. Añ). "Dîme" Dv, (que cita a Etcheb[erry])H. "Amarrenak eta primiziak, diezmos. Amarrenak eta primiziak entregau biar izaten zittuan orduan. Espoloian bizi zan bat amarrenak pagatzen ezittualako etxuan ezkondu nai izan abadiak " Elexp Berg. v. dekuma, detxema.
Toponimoaren esanahia zehazte aldera, izan liteke hamarrenak biltzen zituenaren bizilekua, hamarren-gizon izena zuena:
HAMARREN-GIZON ((V-gip ap. A)). "Alguacil que en otro tiempo recogía los diezmos" A. "Erderazko alguacil esateko berba asko daukaguz: amabia ta merinoa (Gipuzkoako Goierrin), amar-gizona (Aramaio-aldean), amarren-gizona (Oñatin bertan), [...]" A Ezale 1897, 62n. v. amabi, HAMAR-GIZON.
No hay comentarios:
Publicar un comentario