Eskortza izeneko bi baserri daude, Hondarribian eta Irunen. Azken herri honetan, gainera, Eskortza-Txumarra izeneko industrialdea dago.
Erdi Aroko lekuko bat dago Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuko 40. agirian, 1500. urtean, Pero Hernais d’Escorça.
Hurrengo menderako Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa izeneko liburuan badago Irungo etxeen artean Escorza izeneko bat, 1625. urte ingurukoa.
Toponimo honek hiru elementu lituzke, es- 'haitz' + gogor + -tza. Ezaguna da haitz izenak toponimoan erakusten duen aldaera multzoa, batez ere lehenengo elementua dena, (h)aitz aldatu gabe: Aizpuru; Az- laburtua: Azpeitia, Azkoitia; Es- aldaera: Eskibel, Eskutxi; Ez- ere bada: Ezcaray Errioxan. Beharbada hasierako toponimoa *Eskogortza izan zitekeen baina haplologia gertatu eta bi silaba berdintsu zirenak batu ziren, Eskortza toponimoa utziz.
Bilakaera berdintsua Arizkorreta (http://euskal-onomastikaz.blogspot.com/2022/06/arizkorreta-toponimoa.html) toponimoan gertatuko zen, honetan elementuak haritz + gogor + -eta izango ziren, eta gogor hitza bi toponimoetan berdin geratu zen.
miércoles, 26 de octubre de 2022
Eskortza toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario