miércoles, 5 de octubre de 2022

Artzanburu toponimoa

 Artzanburu da Legazpi eta Oñatiren arteko haitz baten izena. Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoa, aldaketarik jaso ez badu, azaltzeko erraza da. Toponimoak bi elementu lituzke, artzan- 'artzain' eta buru. Ez dago argi buru hitzaren esanahia, izan liteke leku garai izateagatik izena jasotzea, baina beharbada haitzak artzain baten burua irudika lezake.
Toponimoa zaharra izan daiteke, lehenengo elementua artzan- delako eta ez artzai(n). Ziurrenik egun eratorpen aldaera modu hau ahozko euskaran galdurik dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario