lunes, 3 de octubre de 2022

Ergezabal toponimoa

 Ergezabal izeneko etxe bat dago Mungian, Bizkaian.
Toponimoa ez da berria, XVII. mendean bazegoen Ergezabal deitura, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan agertzen den bezala:

Erguezabal [N, NO]
Ergueçaual (Hortuno de), Muxica, a.1641, FogVizcayaMs.
Ergueçaual (Juan de), Muxica, a.1641, FogVizcayaMs.

Toponimoa azaltzeko aldaketa bat beharrezkoa da, disimilazio bat, atzeranzko urratsa eginez, toponimoaren elementuak argi geratuko dira. Beraz, Ergezabal < *Elgezabal bilakaeran bi elementuak elge eta zabal litzateke. Elge izenaz informazio zabala Erkuden toponimoaren sarreran. Bide batez, toponimo honetako albokoa ere dardarkari bihurtu zen, baina asimilazioagatik izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario