Azantzako toponimo hau behin agertzen da, XV. mendean, M. Meleroren Toponimia de Goñerri lanean, III. Onomastika Jardunaldien Agiriak liburuan bildua: Charlot soroa (1477, Prot. Asi. C..1 Nº 119). (Azanza)
Toponimoak bi elementu ditu, bukaeran soro izen arrunta eta hasieran Txarlot hipokoristikoa, nahiko ezaguna aktore baten pertsonaia izan zelako, XX. mende hasieran, Charlie Chaplin 'Txarlot'.
P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, izen honen jatorria azaltzen da eta lekuko batzuk agertzen dira, 180. or.:
Txarlot (Txarles): Charlot de tardetz (“Bielenabe”, Atharratze ustez, 1377, Zier., 1994: 210), «Charlot de Beaumont, alferitz de Navarre» (Dg., 1391, Doc.Gasc.II, 230 = «Charles de Beumont, alferitz de Navarre», sic, Bai., 1394, ibid., 253). Nafar oikonimian ere azaltzen da: Charlot de arcoz (etxea?, Arzotz, 1521, J.p., 5), Charlotena (Saigots, 1619, Au.p., 2, 70, 1639, UE., 40, Eugi, 1726-27 eta egun, Muru Asterain, 1727), Charlotena (1644), Chalotena (1677), Txalotenea (orain, Ibarra, 2002: 503). Dauzatek (1988 [1949]: 118-119) izen frantses eta okzitaniarren hipokoristikoak zerrendatzerakoan aipatzen du Charlot.Lekukoak ikusirik, zaharrenen artean sar daiteke Azantzako toponimoa eta, ziurrenik, lekuko toponimikoen artean lehenengoa litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario