Emaldia da euskararen sartaldean agertzen den toponimoa, Diman auzo bat da, Zeanurin bi baserri izen: Emaldia eta Emaldibekoa, Lemoan larre bat eta Garaiko herrian Emaldia izeneko baserria dago.
Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendearen erdialdetik ugariak dira Emaldi deitura dutenak:
Analisi etimologikoari dagokionez, emaldi hitza bada:
emaldi.Hitzaren erabilera urria eta berantiarra da, beharbada neologismoa zelako. Hala ere, hitza izango zen garai batean, sartaldean. Hitzaren oinarria eman aditza izan zitekeen, baina ziurrenik egokiagoa da emari izen eratorria:
1. Entrega, distribución.
Sari emaldia egingo da otsaundiarekin (Donostia, 1880). JFlor. Arratseko zortzietan izango da [...] moldaeren irakurtza eta sari emaldia (Donostia, 1897). JFlor.
2. Fruto, producto.
Or, nun diran zure elearen / emaldi bigunak banaturik. Elizdo EEs 1928, 5.
emari.
Dádiva, regalo, don. v. emai.
Tr. Documentado en algunos autores de la segunda mitad del s. XX. En DFrec hay 8 ejs.
Zuek, gaiztoak izan arren, semeei emari onak ematen badakizute. Ol Mt 7, 11. Ikasi dut, ene Iainko, emaria ta zitua bereizten: Emaria bearretan dagonari eman oi zaion gauz emana bera da. "Datum et fructum". Or Aitork 412s. Emari bakarra ta aldaeziña biurtzen du arek [eriotzak] jaiotzeak eskeintzen digun aukera. Txill Let 128. Ene baitan beti arkituko ditu Phebuk nai lituken emariak. Ibiñ Virgil 39.
Bilakera horrela izango zen: emari > emal- (cf. euskara > euskal-) + -di > emaldi. Ziurrenik izendatutako lekuetan lurraren oparitasuna handia zelako.
Eguneraketa (2023-11-28):
Bildutako toponimoaren lekuko zaharrena 1553. urtekoa bazen ere, badago beste bat XV. mende hasierako, Leintz haraneko mugarriztatze batekoa, 1406. urtekoa, 1622. urteko kopia batean jasoa. Horrek ia 150 urtez aurreratuko luke toponimoaren agerpen data.
No hay comentarios:
Publicar un comentario