Antroponimo hori behin aurkitu da Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuko 34. agirian, 1499. urtekoan: Sab]at de Machindo, gabarrero.
P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan dago, 108. or.:
Matxindo (Matxin). Gaintzako 1568ko Machindo-n dago (HA.p., 2), eta Aldazko 1726ko Machindena-n ere bai, antza duenez.Salaberrik ematen dituen lekukoak toponimikoak dira, antza. Beraz, Hondarribiko hori izan liteke lehena, nahiz eta Matxindo hori aitaren izena izan ahal.
Antroponimo hori hipokoristikoa izango zen eta egitura Salaberrik aipatzen duena izan daiteke, baina aukera ere bada bestelakoa izateko: Matxi + -ndo, azken hau atzizki hipokoristikoa da, Otsando izenean ere dagoena, Otsandola eta Otsondoa toponimoen oinarria.
Matxi litzateke Marti-ren hipokoristikoa, Matxiki antroponimoaren sortzailea, beraz, Matxi + -ndo egiturak ez luke oztopo handirik posibletzat hartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario