lunes, 24 de octubre de 2022

Apategi toponimoa

 Apategi izeneko baserriak daude Mutrikun eta Zestoan. Mutrikun gainera, toponimo eratorriak dira, Apategiberri eta Apategizar baserriak. Azkenik, Arabako Aguraingo iturburu batek Apategi izena du.
Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendearen erdialdetik badira Apategi deitura duten batzuk:

Beraz, toponimoak azkeneko ia 500 urteetan aldatu gabe iraun du eta litekeena da askoz zaharragoa izatea. Apategi izenean bi elementu genituzke, azkena -tegi atzizki ezaguna eta hasierakoa apate:
apat(e).
Abad (< lat. abbatem). Se encuentra sobre todo en la toponimia: Apatamonasterio en Vizcaya, Aphat, Aphataréna arroyos de Baja Navarra, Aphat-Ospital en la misma región (en 1186 Hospitale et oratorium de Apate); v. tbn. Arzam 108: Oratorium de Apate (1194), Sancho Apate (1360) y Pedro de Çuaçti Comendador de Apathea (1257). Hay tbn. Apatenea en Navarra, nombre de una casa. Con todo, en Etxba Eib, s.v. apata, figura como voz corriente: komentu artako apata, jakintsua ei zan. v. abat, apatia.
Hemen proposatzen denaren arabera, haplologia gertatu da, hori gertatzen da bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jartzen direnean bat bakarra geratzen dela: apate + -tegi > *Apatetegi > Apategi.
Etimologia hau egokia izan daiteke Gipuzkoako toponimoetarako, baserriak direlako, baina Aguraingo Apategi iturburu bat da. Nekez izan daiteke abade edo apaiz baten bizilekua, nahiz eta ezinezkoa ez izan lehenago hor etxeren bat izatea eta gerora galtzea. Beharbada beste azalbide bat aurki liteke, apate + hegi, bestearen nahiko antzekoa. Bada beste aukera bat, apa- 'apo' + -tegi, hau da, apoen lekua, bizilekua. Horrelako animaliek ura hurbil izatea nahiago dute. Ezin ziurtasunik izan Arabako toponimoarekin, baina besteekin aurkeztutako etimologia oztoporik ez da aurkitzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario