Orosiñeta da Zegamako tunel baten izena.
Lekuko zahar bat dago, 1802. urteko agiri batean, horretan Orosineta aipatua da. Aldaketa bakarra, beraz, sudurkariaren sabaikaritzea izan da.
Toponimoak ez du zahartasun handirik erakusten agirien bitartekoaz, jakina, baina dagoen bezala analiza daiteke, jakinik duela 200 urte izen bera zuela. Toponimoak hiru elementu lituzke, or 'txakur', osin eta, azkenik, -eta atzizkia. Or ez da egun hitz ohikoa inguru horretan baina garai batean hitz honen erabilera orokorra izan zen, baina Bizkaian ere:
Ogia lenago ora baño. RS 86Egia da hasierako elementuaren laburtasunak ziurtasuna apaltzen duela, beste hitz baten aldaera, laburketa bat gerta zitekeen, baina eskura dauden datuekin, hau da azalpen betegarriena.
Ora otsoen lagun. RS 347
No hay comentarios:
Publicar un comentario