Elketa da Urnietako baserri baten izena.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko batzuk daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
ELKETA (prop.), Ergoien ballaraHerri horretan daude toponimo eratorri batzuk, hauek baserriak ere:
ELKETAZABAL AUNDI (prop.)Azkenik, aipatutako liburuaren arabera, bazen beste baserri bat izen horrekin Hernialdeko herrian:
ELKETAZABAL TXIKI (prop.)
ELKETAZABAL ZAR (prop.)
*ELKETA (prop.)Toponimoak ez du zailtasun handirik, bi elementuz osaturik dago, bukaerakoa -eta atzizkia eta hasierako elge izena, elke aldaera zaharrena duena. Blog honetan lehenago agertu da hitz hori elge aldaera duena, Elgorri eta Elguen toponimoetan bezala. Erkuden toponimoan elke aldaera izan zen, Elketa izenean bezala.
Oso toponimoa antzekoa da Elgeta herri izena, honetan elge da oinarria. Bi aldaerak agertzen dira euskal toponimian eta badakigu zaharrena elke dela. Beharbada horrek adieraz dezake aldaera hori dutenak toponimo zaharragoak direla, baina badago beste azalbide bat, leku batzuetan elke aldaera zaharrak gegiago iraun zuela. Oraingoz, ez dago datu nahikorik erabakitzeko, elge hitza galdurik dagoelako, dirudienez.
Ezin da ahaztu toponimoa asimilazio baten ondorioa izatea posiblea dela: g-t > k-t. Toponimoaren lekuko zaharrek argia eman lezakete.
No hay comentarios:
Publicar un comentario