lunes, 12 de diciembre de 2022

Konfitegillenea toponimoa

Donostiako toponimoen artean bazen Konfitegillenea, hiru mendetako lekukotza utzi duena.
Donostiako toponimia izeneko lanean lekukoak daude XIX. mendearen erdialdetik:

*KONFITEGILLENEA: Confiteguillene/ Confiteguilene (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Confiteguiblene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Confiteguílle (32) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Confiteguille (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Konpetillene, Konpetille (1989, D.U.T.B.). 64-6-5, M.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Confiteguillearena.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, bukaeran -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan. Interesgarriena aurrekoa da, normalean antroponimo bat da edo izengoiti bat, baina batzuetan lanbide izena dago, agian jabearen izengoiti bihurtua. Toponimo honetan *konfitegile hitza dago, konfit, konfite aldaerarekin eta -gile atzizkiarekin. Hitz eratorri hori ez dago Orotariko Euskal Hiztegian, baina bai konfitero, sinonimotzat har daitekeena. Bide batez, toponimo honen lekuko zaharrena litzateke konfit hitzaren lehenengo lekukoa, 1775. urte ingurukoa delako eta konfit hitzarena, Orotarikoan 1803. urtekoa dela:
[Ume txikiak] ezpadakusde prest konfit gozoa, nagitasun andiaz ibilten dira. Añ LoraS 181.

No hay comentarios:

Publicar un comentario