Gaztarri, Gaztarriko baxamaraharri eta Gaztarriko plantaina toponimoak daude Onomasticon 23: Hondarribiko toponimia liburuaren 359. or.:
GaztarriToponimoek ez dute antzinatasun handirik, baina oinarriko toponimoa, Gaztarri, gatz-harri hitz elkartuaz osaturik dago. Hitz honetatik sortuak dira Gastarriaga eta Gastarrizulo toponimoak, bietan txistukariaren neutralizazioa gertatu da, herskari aurrean egoteagatik, ziurrenik. Bestelakoa da Gatzarrieta toponimoa, gatz-harri aldaera erabili delako. Beharbada zaharrena gaztarri litzateke, bestea gardena delako, agian hitz berreraikia izan da.
Kontzeptua: Arroka
Ebakera: 1993: Gastarri Maximo Sagarzazu
1993: Gaxterri Simon Zunzundegi
Kokagunea: 41.41.7
Oharrak: Gasterriko baxamaraarri eta Marlaportu-ren artean kokatu zuen Maximo Sagarzazuk.
Gaztarriko baxamaraharri
Kontzeptua: Arroka
Ebakera: 1993: Gasterriko baxamaraarri Maximo Sagarzazu
Kokagunea: 41.41.7
Oharrak: Xapusteiko bia eta Gastarri-ren artean kokatu zuen Maximo Sagarzazuk.
Gaztarriko plantaina
Kontzeptua: Arroka
Iturriak: 1992: Gaztarriko plantaina Elo.
Kokagunea: 41.41.7
Oharrak: Felix Iridoik emana, Elo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario