Burkaitzeta eta Burkaitzilluna dira Errenteriako bi aurkintzaren izenak. Lekuko zaharrenak XX. mendekoak dira, Burkaitzetaren bi lekuko daude, 1945. urteko Burcaitz eta Burcaiz. Egun, ahoz bi izen ezagutzen zaizkio, Burkaitzeta eta Iruarkaitzeta.
Burkaitzillunaren lekukoak zaharragoak dira, baina ez askoz gehiago. Horrela, Burkaitz-illuna jaso zen 1920. eta 1928. urteetan, eta 1961.ean Burcaizilluna. Ahoz, izen bera jasoa da, aldaerarik gabe.
Toponimoek oso antz nabarmena dute Murkaitza toponimoarekin, blog honetan aztertua. Oinarrian burkaitz izena dago:
burkaitz.Burkaitzeta leku izenean -eta atzizkia dago eta Burkaitzilluna izenean ilun eta artikulua. Lekuko hauetan burkaitz aldaera dago eta litekeena da hitza oraindik bizirik izatea inguru horretan.
(G, AN-gip-5vill; Lar, Añ (G, AN), Bon, Hb), morkaitz (G-bet), murkaitz (G-to; Lar, Hb, H (V, G)), porkaitz (AN-gip). Ref.: A (burkaitz, morkaitz, murkaitz, porkaitz); Gte Erd 260.
Peñón, risco; precipicio, derrumbadero.
[...]
No hay comentarios:
Publicar un comentario