lunes, 19 de diciembre de 2022

Frakasolo toponimoa

Arabako toponimo hau bi lekukoren bitartez ezaguna da, XVI. eta XVIII. mendeetakoak, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan daude biak:

FRACASOLO, 1704, labrantío en Miñano Mayor.
FRACASOLOA, anterior en 1531.
Bi lekukoen arteko ezberdintasun bakarra -a artikulua da. Toponimoak bi elementu lituzke, praka eta solo, soro hedatuagoaren aldaera sartaldekoa. Hemen jarritako etimologia zuzena bada, Frakasolo izango zen praka hitza dagoen lehenengo lekukoa. Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lekuko zaharrena Mikoletaren liburuan dago eta hau 1653. urtekoa da. Beraz, Arabako toponimoak 122 urte aurreratuko luke hitz honen lekukotasuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario