Gaziturri da Arabako hainbat herritan dagoen toponimoa. Urkabustaizen iturburua da, Zuian erreka eta aurkintza da eta Donemiliagan iturburua eta aurkintza.
Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan lekuko zahar eta berri batzuk daude:
GACITURRI, monte de Abecia. 1704, labrantío de Vitoriano.Gatxiturri da Gasteizko aurkintza bat, aipatutako likuruan lekukoa ere duena:
GACITURRIA, 1723, labrantío de Chinchetru.
GACHITURRI, término de Lubiano.Toponimo hauek aurkintzaz gain, iturburua eta erreka ere badira eta izanak lotzekoak dira izenarekin, toponimoen elementuak bi direlako, gatz eta iturri. Orotariko Euskal Hiztegian hitz elkartu hori agertzen ez bada ere, Araban behin eta berriz azaltzen da. Aipagarria da lekuko gehienetan gaziturri dela baina azkena gatxiturri dela, dirudienez honetan afrikatua islatu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario