Doñela da Iruña Okako aurkintza bat. Toponimo eratorri bat du, Doñelapea, hau ere aurkintza.
Toponimo beraren lekuko zaharrak daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
DONELA, término antigua ermita de Trespuentes.Ikus daitekenez, bi toponimo daude, Doñela eta Doñelaran, honen bigarren elementua haran dela. Doñela interesgarria da, antroponimo batez osaturik dagoelako, beste elementurik gabe. Gainera, emakumezko izena da, Domnella, Dominus antroponimoaren hipokoristikoa, bukaeran -ella atzizki txikigarria dago. Kanpoko jatorria du, latin-erromantzezkoa eta aspaldian erabilia izan zen, horrela, Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian jasoa du duela milurte bateko lekuko bat:
DOÑELA, 1706, labrantío de Trespuentes.
DOÑUELA, 1784, labrantío de Trespuentes.
DOÑELARAN, 1714, labrantío de Villodas.
DOÑALARAN, 1706, labrantío de Trespuentes.
[Domnella] [F, NOM]Bukatzeko, toponimo honek baditu nabarmentzeko alde batzuk, alde batetik antroponimoa, lurralde honetan gutxi ezaguna, gainera emakumezko izena da. Beste aldetik, antroponimo soila dago toponimoan, ez da ezer gehiago gehitu.
Fem. de Domnellus (vid.).
Donnella 10.950 TSobrado I 49
No hay comentarios:
Publicar un comentario