miércoles, 21 de diciembre de 2022

Gazimartinez toponimoa

 Arabako toponimo hau lekuko bakar baten bitartez ezaguna da, XVIII. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

GACIMARTINEZ, 1702, labrantío de Subijana Morillas.
Toponimoak bi elementu lituzke eta azkena Martinez patronimikoa litzateke. Haiserarako, Gartzia antroponimoa proposatuko genuke. Aldaketaren bat gertatu da, nabarmenena dardarkariaren galera da, beharbada dismilazioaren eraginez galdu zen.
Toponimoaren egitura hori ez da ohikoa baina urria ere ez da. Horrela, blog honetan ale batzuk daude, Domikusantz toponimoa bezala, oinarrian Domiku antroponimoa dago eta bukaeran Santz, Santxoren patronimiko ugarietako bat.
Azken ohar bat, toponimoa erdaraz zein euskaraz sor zitekeen; Arabako inguru horretan erdara ez da ezezaguna izan azken mendeetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario