viernes, 2 de diciembre de 2022

Juanindegi toponimoa

Donostiako toponimo honen lekukoak nahiko zaharrak dira, lehenengoak 400 urte baino gehiago ditu, Donostiako toponimia izeneko lanean lekuko zahar eta berriak daude, XVI. mendearen bukaeratik:

*JUANINDEGI: Juanindegui (1582, Molino de, T.M., 440 orr.), Juanindegui (XVI, Molino de, T.M., 440 orr.), Juannendegui (1824, T.M., 440 orr.), Juanindegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Juanindegui (44) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Juanindegui (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Juanindegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 67 orr.); Juanindegi, Junindei (1989, D.U.T.B.). 64-13-3, M.

*JUANINDEGI: Juanindegi, Juanindei (1989, D.U.T.B.). 64-14-5, M.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, juanindegui.
Toponimoak ez du zailtasun berezirik, bi elementu ditu, bukaeran -tegi atzizkia, sudurkari atzean egoteagatik, herskaria ahostundu da. Oinarrian Juanin antroponimo hipokoristikoa, Juan antroponimotik sortua, -in atzizki txikigarria atzean duela. Erdi Aroko lekuko batzuk bildu zituen P. Salaberrik Izen ttipiak euskaraz liburuaren 132. or.:
Joanin (Joan): Johanin (Acedo, 1350, LPN, 356), Johanin Danet (Dg., 1361, Goih., 1966: 328), Johanin (Beire, 1366, LPN, 490), Johanin de Aguerre (NB, 1396, Goih., 1966: 359), Johanin de Sant Vicent (Donaz., 1397, ibid., 160), Johanjn (Erriberri, 29, Zier. & Ram., 2001, 29, 75. or.), Joanin (Dur., d.g., Hid. et al., 1989c, 231, 1037. or.).
Lekuko hauetan Joanin aldaera dago, hau zaharragoa litzateke eta Juanin izenean oa > ua bilakaera izan da, beharbada gaztelaniatik mailegatu delako, baina hori ez da aukera bakarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario