Zillargilleneberria da Donostiako baserri bat.
Toponimoan berri izenondoa dago eta horrek pentsaaraz dezake Zillargillene bat izan zela garai batean eta hala jasorik dago Donostiako toponimia izeneko lanean. Honetan lekuko zaharrak daude, XIX. mendearen erdialdetik hasita:
ZILLARGILLENEA: Sillarguillene (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Sillarguillene (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Cillaraniñene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Sillarguillene (1864, Casa de labor, N.P.G., 39 orr.), Zillargiñene (1989, baserria, A.II); Zillargillene (1989, D.U.T.B.). 64-15-1, M. J-3.XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Cillarguillenea.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, oinarrian zilargile hitza dago, zilar + -gile dena, lekukotza ez handia, baina esanguratsua utzi duena:
zilargile.Toponimoak erakusten du XVIII. mendaren bukaeran Donostian bazela zilargile bat eta Zillargillene bere bizilekua izango zen eta bere lantegia ere.
(zillar- G-bet, B ap. A ; Lar, Añ (G), H; -lh- Saug Voc , H), zirargile (Añ (V)) Platero. "Zilhargina, zilhargilia, platero" Saug Voc. "Platero, [...] zillargillea" Lar (Añ zirargillea y zillargilla). "Tas, zillargilleen tazpitxoa, ingudetxoa" Ib. v. zilargin.
Ezen Demetrius deitzen zen zilhargile, Dianaren zilharrezko tenpletxogile batek, anhitz irabaz eraziten zerauen ofiziokoei. Lç Act 19, 24 (He, Dv zilhargin, BiblE zilargin). Jangoiko bera da zillargillea edo su orretan anima sartzen duena. Mb OtGai II 285 (ap. DRA; la ref. es incorrecta). Zillargilleak zikindus loies garbitzendú zillárra. LE Urt 101r (ms.) Zirarginak egiten daben kaliza, kandeleru edo lanparia. Astar II 69. Demetrio zeritzan zillargille bat. Lard 518. Ukabilla añako urre koskorrak zenbat balio lezake, zilargile jauna? EgutTo 13-7-1921 (ap. DRA).
No hay comentarios:
Publicar un comentario