Arabako Aiaraldeko toponimo honek lekuko bakarra du, XX. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan dago:
CHUMINCHU, término de Lezama.Toponimoa antroponimo hipokoristiko batez osatua da, *Txomintxu, baina aldaketa bat gertatu da, o-i > u-i bokal asimilazioa, Txumin toponimoan bezala. Beharbada *Txumin antroponimoa ere izan da, kontua izanik bi toponimotan aztarrena dagoela.
Antroponimoaren oinarrian Txomin dago, Domingoren hipokoristikoa eta Txomin toponimoan dagoena. Atzizkia -txu da, sartaldeko euskararena, beste lurraldeetan -txo atzizkiaren aldaera. Aipatutako lurraldeetan ohikoak dira -txu atzizkiarekin sortutako izenak, batzuk toponimiara heldu direnak, Bartolotxuena toponimoa bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario