Irasmoene da Urumea ibaiaren erreka bat.
Azken bi mendeetako lekuko zaharrak daude Donostiako toponimia izeneko lanean, baina hauek etxeak ziren, Irasmoenea goia eta Irasmoenea behea:
IRASMOENEA GOIA: Yrasguene Goya (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Yrasmogoya (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Irasmo-goya (145) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Irasmo-goya (1864, Casa de labor, N.P.G., 38 orr.); Irasuene-goya (1989, D.U.T.B.). 64-15-1, m. J-4.XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, yrasmo.
IRASMOENEA BEHEA: Irasmoenea (1805, D.C.H.G, 230, 236 orr.), Yrasmobea (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Irasmo-bea (75) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Irasmo-béa (1864, Casa de labor, N.P.G., 38 orr.); Irasmoenea (1989, D.U.T.B.). 64-14-7, m. I-4.
IRASMOENEKO ERREKA: Irasueneko erreka (1989, D.U.T.B.). 64-14-4, K. J-4.
Toponimo zaharra etxe izena zen eta hortik -(r)en + -a bukaeran. Oinarrian antroponimo bat genuke, ezaguna batez ere filosofo baten izena delako, Erasmo Rotterdamgoa. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko gutxi batzuk ditu XVI. mendearen erdialdetik aurrera:Nabarmena da aurkitutako lekukotza Donostia ingurukoa dela, ponte izena ez zen handik hedatu.
Aipagarria da toponimoan hasierako bokalaren aldaketa e- > i-, hau ezaguna da euskal hitz askotan gertatu delako: ebili - ibili, ekusi - ikusi. Beharbada hori da aldaketaren arrazoia. Hala ere, aldaketa bitxia da antroponimo baterako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario