Barajuen da Aramaioko biztanle-entitatea, Barajuenpe toponimo eratorria dago, aurkintza bat eta larre bat izendatzeko.
Joan den mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
BARAJUEN, pueblo de Aramayona.Toponimo eratorri bat dago, XVIII. mendekoa:
BARAJOENBE, 1709, término de Azcoaga.Isaak López Mendizabalek lotura ikusi zuen Barasoain eta Barajuen toponimoen artean, P. Salaberriren Acerca del sufijo toponímico -ain lanean aipatua:
También López-Mendizabal cree que -ain es un sufijo local; para este autor -ain es simplemente «una de las varias formas en que aparecen muchos de los sufijos locativos» (1958: 135). Así -ain alterna según López-Mendizabal con -uen (Barajuen, población alavesa / Barasoain, villa navarra),Sarrera honetan Barasoain eta Barajuen elkartuko ditugu, biak elementu berberaz osaturik izan daitezkeelako. Barasoain toponimoan gertatutako aldaketa bakarra bokal asimilazioa izan da: e-a > a-a. Barajuen izenean aipatutako asimilazioaz gain, beste aldaketa bat gertatu da azken silaban, jatorrizkotik egungora arteko bilakaera hauxe izango zen: *-oai- > -oe- > -ue-. Azken bi urratsen lekukoak badira, ez hasierakoarenik, baina horrela toponimoa ongi azaldurik geratuko litzateke. Oinarrian *Beraso antroponimoa, Beraso toponimoaren sortzailea; gainera, -ain atzizkia gehiturik Barasoain sortuko zen eta, beharbada, Barajuen bera. Bide batez, <j> grafiak adieraz lezake oinarrian *Beraxo aldaera izan zitekeela, Beraxa ezagunagoaren kidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario