Kapanaga zen Mañariko toponimo bat, egun toponimo eratorrien bitartez ezaguna da: Kapanagabekoa, Kapanagaerdikoa eta Kapanagagoikoa baserriak eta erreka bat, Kapanagako errekea.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Capanaga [N, TO]Toponimoaren lekuko zaharragoak daude deitura bihurtua, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituena. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik Kapanagaren lekukoak jaso dira:
Capanaga (la casa de), Arrazola, a.1704, FogVizcayaMs.
Capanaga_Beazcoa (la casa de), Mañaria, a.1799 [Fogvizc/-]
Capanaga_Ueazcoa (la casa de), Mañaria, a.1704, FogVizcayaMs.
Capanaga_Vecoa (la caseria de), Mañaria, a.1796, FogVizcayaMs.
Capanaga_de_Medio (la casa de), Mañaria, a.1704, FogVizcayaMs.
Capanaga_Erdicoa (la casa de), Mañaria, a.1799 [Fogvizc/-]
Capanaga_Erdicoa (la caseria de), Mañaria, a.1796, FogVizcayaMs.
Capanaga_Goitia (la casa de), Mañaria, a.1704, FogVizcayaMs.
Capanaga_Goittia (la caseria de), Mañaria, a.1796, FogVizcayaMs.
Capanaga_Goytia (la casa de), Mañaria, a.1799 [Fogvizc/-]
Toponimoak, gutxienez, 500 urte izan ditzake eta ziurrenik askoz zaharragoa da.
Kapanaza da Gasteizko aurkintza bat. XIX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
CAPANAZA, 1808, labrantío de Estarrona. (Puente...), término en límites de Estarrona y Ullíbarri Viña. Monte de Vitoriano.Liburu berean, gainera, badaude beste toponimo batzuk kapana- hasiera dutenak:
CAPANAAZPIA, 1710, labrantío de Aspuru.Toponimo hauetan kapana hitza dago, oso lekukotza urrikoa:
CAPANALDEA, 1684, labrantío de Sáseta.
CAPANAOSTEA, término de Oreitia.
CAPANETA, 1707, labrantío de Villodas-Trespuentes.
CAPAÑETA, XIII, lugar desaparecido.
(kapana).Arabako lekukoek erakusten dute hitza oso ezaguna zela lurralde horretan eta Kapanaga toponimoak erabilera eremua Bizkairaino ere hedatzen du.
(kapana). "Capana: palo adornado con ramajes que se coloca en sitio muy visible de una viña, a fin de que los ganados no entren en ella a pastar (Añorbe)" VocNav.
Beste alde batetik, hedadura geografikoa handitzeaz gain, kronologian ere aurrerapen nabarmena izan liteke Lopez de Gereñuren lekukoak kontuan haruta, baina gainera, badago beste lekuko bat, erdarazko testu batean txertatua, Archivo Municipal de Salvatierra-Agurain. Tomo IV (1501-1521). Apéndice 1259-1469 izeneko liburuan bada izen honen aipu bat, 69. agirian, 1512. urtekoa dena:
... digendo que, estando la dicha abadesa, monjas y combento del dicho monasterio de Barria en posesion vel quasi de usar y exercer por si y por otros en su nombre la juridizion civil y criminal del lugar de Lacha fasta la hera e capana que es a la parte de Ajapurtia y del barrio del monasterio fasta el arroyo de Gasteluguche...XX. mendearen erdialdean hitza bizirik zegoen Nafarroako erdaran eta lekuko honek berbera erakusten du, baina Arabarako eta XVI. menderako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario