miércoles, 27 de septiembre de 2023

Masukariola toponimoa

 Masukariola da Legazpiko baserri baten izena. Ziurrenik lekuko zaharrena da 1483. urteko Segura eta inguruko herrixketako mugarriztaze batekoa da: Machín de Masucariola.
Horrek eramango luke toponimo honen aurreneko lekukoa XIV. mendearen bukaeraraino. Bide batez, lekukoak erakusten du toponimo aldatu gabea dela azken 600 urteetan.
Toponimoak bi elementu ditu, bukaeran ola izena toponimian oso ugaria, baina oinarrikoa askoz urriagoa da, mazukari izena delako:

mazukari.
1. (V-arr-oroz-m ap. A; Mg PAb 134 Zubiau Burd 108), maxukari (Lar Cor 68), masukari (GoiBur), maisukari (GoiBur).
"Cuatro o cinco dentellones [...] en el huso de la gabia [...] maxukariak <-ais->" Lar Cor 68. "Palos como de un pie de largo que se fijan al mazo (gabi-ardatz) de las ferrerías" A. "Dentellones del eje de levas que acccionan sobre los brazos de los fuelles o bien en el extremo del mango del mazo" Zubiau Burd 108. "Tacos de madera incrustados en el huso para dar impulso al movimento del mazo" GoiBur 271. "4 maisucarias de madera" (1726). Ib. 271 (aparece también masucaria, y una vez maisucabia, tal vez producto de cruce con kabi).

1.1
"Unos arcos de hierro incrustados en el huso, que pisaban y bajaban la tabla superior del fuelle para dar aire" GoiBur 271. "6 maisucarias de fierro" (1726). Ib. 271.

2. "(V-m), macero" A. Cf. Juan Martines de Masucari (Legazpia, 1324; ASJU 1992 (3), 816); cf. tbn. las ferrerias que son en Legazpia massuqueras (1290; ib. 815).

Lekuko zaharrena XIV. mendekoa da, Legazpiko toponimoaren garaikidea, baina bada lekuko zaharrago bat, XIII. mendekoa, masuquera hitz eratorriarekin. Beharbada hitz hori eta masukariola sinonimoak dira, bata erdarazkoa, masuquera, eta bestea euskarazkoa, masukariola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario