Salobieta da Gipuzkoako hainbat herritako aurkintza, Legazpi eta Zerainen artekoa, Berastegin, Lazkaon, Villabonan eta Zizurkilen.
Lekuko zaharrik ez da eskuratu, beraz, egun ezaguna den lekukoarekin lan egin beharra dago. Beste bat agertuko balitz, zaharragoa eta hori ezberdina balitz, gerta liteke etimologia aldatzeko beharra izatea, zatiz edo osorik.
Toponimoaren elementuak hiru izan daitezke, sala, hobi eta azkena, -eta atzizkia. Azken biak aski ezagunak eta erabiliak dira baina hasierakoa ez da ohikoa baina toponimian lekukoak daude, ez gutxi; esaterako, oso ezaguna den Salazar, deitura eta toponimoa.
Salobieta izenean gertatutako aldaketa bakarra izan da ao > o bokal elkarketaren ondorengoa, ohikoa.
Toponimoaren etimologia hau zuzena bada, Salobieta litzateke sala hitza duten beste toponimo ugarietako bat, hitz hori aspaldian nahiko ezaguna zen seinalea.
miércoles, 6 de septiembre de 2023
Salobieta toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario