martes, 19 de septiembre de 2023

Zelataeder toponimoa

 Elgoibar aldeko toponimo zahar hau lekuko baten bitartez ezaguna da, 1452. urteko agirian batean dago, Ubitarteko apeoan, 14. or.:

Ytten, en Zelataheder un pedazo de tierra que sollía tener Juan Ybanes de Sarasua e Sancho de Urquieta, que ha por linderos: por devaxo el camino de Olaide, e por de suso el robeldad de los dichos Juan Ybanes e Sancho de Urquieta, e por las dos constaneras tierras conçegales.
Toponimoa gardena da, bi elementuak aldatu gabe daude, testuko <h> horrek ez zuen islapenik izango ahoskatzean, beharbada bi bokalak bereizteko jarri zuten. Izen batez eta izenondo batez osaturik dago, zelata izena, Zelataun toponimoan ere dagoena eta eder izenondoa. Zelataren lehenengo lekukoa, Landucciren hiztegikoa da, 1562. urtekoa. Beraz, Elgoibarko toponimoak 110 urtetan aurreratuko litzateke hitz honen aurreneko lekukoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario