miércoles, 13 de septiembre de 2023

Villacobe toponimoa

 Villacobe da Gaubeako aurkintza bat. Hiru lekuko gehiago aurkitu dira Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

VILLACABE, término de Barrio.
VILLACOBE, 1692, labrantío en Barrio.
VILLACOBI, 1722, el anterior.
Hiru lekuko dira eta hirurak ezberdin, zaharrena egungoa bezalakoa da, XVIII. mendekoan bukaerako bokala /i/ da eta Villacabe, kakografia ez bada, asimilazio baten ondorengoa da.
Toponimoak bi elementu ditu, Villafrade toponimoan bezala, hasieran villa, egun 'hiribildu', lehen 'hiri', 'huri' sartaldean. Bukaeran Jacobe antroponimoa, euskaraz normalean Jakue bezala egokitua. Izen hau, beste asko bezala, eliza kristauaren eraginez zabaldu zen eta toponimo batzuen oinarria da, Doñakua toponimoa bezala.
Villacobe toponimoak bokalarteko belarea gorde du, ez dago aldaera ahostuna, ohikoagoa erromantzez. Bitxikeria bat, Sabino Aranak Jagoba eman zuen, euskal tradizioko Jakue kontuan hartu gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario