Garizelaia da Arabako Harana udalerriko baso bat.
Toponimoa agertzen da bi aldiz, XX. mendeko lekuko bat dago, apur bat ezberdina, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
GALICERAYA, balsa de Alda.Lekuko zaharrago bat dago, XIX. mendekoa, egungoaren berdina:
GARICELAYA, 1863, monte de Alda.Egungo aldaera ofiziala argia da, gardena. Baina Lopez de Gereñuk bildutako Galizeraia interesgarria da, ziurrenik ahoz bildua, XX. mendearen erdialdean erabiltzen zena. Aldaketa bat agerikoa da, metatesia bat, r-l > l-r. Beharbada euskararen galerari lotutako aldaketa da, baina hori ere ez da beharrezkoa, blog honetan behin eta berriz agertzen dira horrelako aldaketak. Kasu honetan Garizelaia gardena ordezkatu zuen Galizeraia ilunak.
Toponimoak bi elementu zituen, artikuluaz gain, gari eta zelai, biak aski ezagunak, baita ere egungo hizkera hiritartuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario