miércoles, 13 de septiembre de 2023

Villafrade toponimoa

 Villafrade da Bernedoko aurkintza bat. Beste lekukorik ez da jaso, baina dagoen lekukoarekin, zaharra ez bada ere, etimologia proposa daiteke.
Toponimoa erdaraz sortu zen, erromantzez, eta bi elementuz osaturik dago, hasierakoa villa hitz ezaguna, 'hiribildu', lehenago hiri edo huri, sartaldean, erabili ohi zen, Tellauri toponimoan bezala. Beste elementua antroponimo bat da, Frade, Erdi Aroan ezaguna eta izen horretaz informazioa dago Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) liburuan, s.v. Frade:

Erdi Aroko bilakaeraren erakuslea da bokalarteko horzkaria, ahostuna delako, latinean ahoskabea zelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario