Semezarrena da Irungo baserri baten izena. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
SEMEZARREN (2 viv.) (col.), Landetxa etxadia (Ventas)Aurreko mendeko lekuko bat dago, zehazki, 1864 urte inguruko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuaren 667. orrialdean: Semezarrena.
Lekuko zaharrena XVII. mende hasierakoa da, 1625. urte inguruan idatzi zelako Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburua eta Irungo etxeen artean Semezarrena aipatu zuen.
Toponimoak hiru elementu ditu, bukaeran -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan eta hasieran Semezar antroponimoa, sarrera horretan lekuko bat aipatu genuen Semezar de Agirre, Hondarribi aldekoa eta, beraz, Irun herriaren ingurukoa. Semezar izena seme eta zahar hitzez osaturik dago eta badirudi inguru horretan ez zela ezezaguna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario