martes, 19 de septiembre de 2023

Aizpizkar toponimoa

 Aizpizkar da Elgoibarko kale baten izena. Lekuko bat oso zaharra dago 1452. urteko agiri batean, Ubitarteko apeoan, Azpizcar aldaera duela, 7. or.:

Primeramente, en el lugar llamado Azpizcar, apegado al arroyo de Zaturio, de partes de la dicha Villamaior, una pieza de tierra que sollía labrar e poseer Martín Pérez de Arezmendi. Lo qual a por linderos: de la una costanera la tierra e manzanal de Unzeta e por de suso tierras del dicho conzejo e por devaxo el arroyo de Zaturio.
Ezberdintasun bakarra dago bi lekukoen artean, hasierako silabari dagokiona. Beharbada toponimoa berreraiki zen, Azpizkar zaharretik Aizpizkar berrira, barruan dituen bi elementuak argiago erakusteko. Bi dira toponimo hau osatzen dituen izenak, haitz eta bizkar, txistukari ondoan egoteagatik hasierako herskari ezpainkaria ahoskabetu da. Haitz, aldiz, lekuko zaharrenean diptongoa galdu zen, ohi den bezala. Horrela, Gipuzkoan bertan Azkoitia eta Azpeitia herri izenak daude, az- hasiera hori haitz zaharraren aldaera dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario