Elgoibar inguruko toponimo hau lekuko oso zahar baten bitartez ezaguna da, Erdi Aroaren bukaerakoa. Lekuko hori 1452. urteko agiri batean dago, Ubitarteko apeoan, 14. or.:
Ytten, en Zelataheder un pedazo de tierra que sollía tener Juan Ybanes de Sarasua e Sancho de Urquieta, que ha por linderos: por devaxo el camino de Olaide, e por de suso el robeldad de los dichos Juan Ybanes e Sancho de Urquieta, e por las dos constaneras tierras conçegales.Toponimoak ondoren du azalpenaren zati bat, camino delako. Beraz, bigarren elementua hori litzateke, bide. Hasierakoa ez da aldatu eta ola izen arrunta da, toponimian oso ugaria.
Toponimoa sortu ondoren aldaketa bat gertatu zen, bokalarteko herskari ezpainkaria galdu zelako. Bilakaera honen adibideak ez dira gutxi eta Elgoibarko toponimo honek berresten du aldaketa horren maiztasuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario