Domizko gaina da Artikutzako mendi bat, 1036 metrokoa. Toponimoaren informazioa Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik eskuratu da, lekuko ez oso zahar batzuk eta ohar etimologiko bat. Lekukoak XX. mendearen bukaerakoak dira:
domizko gaña (1988)Toponimoan ez dago ezberdintasun handirik, azken elementuaren sudurkarian izan ezik. Etimologia ere bada, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los montes y ríos de Navarra liburutik jasoa:
domizko gaina (1997)
domizko gaina (2000)
Domizko Gaina (2019)
[...]Hasierako elementua izan daiteke patrominiko bat edo jabetza adieraztekoa, Lupizarrate toponimoa bezala, bietan atzizki bera genuke, -itz, latineko -is genitibotik hartua. Oinarriko antroponimoa geratzen da azltzeko eta hori Dominus izan daiteke, izen arruntaz gain, antroponimoa ere izan zen. Euskal lurretan azterrena utzi du, toponimoan badira batzuk, Duña toponimoan Domina genuke, erromantzean aldatua. Domekanea toponimoan Domeka antroponimoa genuke, Dominicatik euskararen egokitzapena jasoa duela. Domiz toponimoan bilakaera ere gertatuko zen, Dominis jatorrizkotik, bokalarteko sudurkaria galdu zen, euskaraz ohi den bezala latinaren mailegu zaharrekin.
Goizueta, Arantza (1036 m). 'El Alto de Domiz'. Del vasco gain 'alto' y un primer elemento no identificado, quizá un antropónimo.
[...]
No hay comentarios:
Publicar un comentario