miércoles, 7 de febrero de 2024

Bulderonea toponimoa

 Bulderonea da Errenteriako etxe baten izena. Bi lekuko zahar ezagutzen dira eta bat nahiko berria: Bulderone (1991). Besteak dira Bulderone (1760) eta Bulda-enea (1833). Toponimoaren analisiak ez du zailtasunik, buldero hitza oinarrian dago eta ondoren etxe izenetan ohikoak diren -(r)en + -a. Buldero hitzak oso lekukotza urrikoa da:

buldero.
(Lar), bulderu.
Bulero, comisario de la bula. v. buldadun (2), buldatzaile, BULDA-SALTZAILE.
Egin sei arraia, iru firmiaren alde bakotxian, baldin Bulderubak kurutzeren batzuk egin ezpadeutsaz. CrIc 167.
Bi lekuko baino ez, lehenegoa 1745. urtekoa eta bestea 1800 urte ingurukoa. Beraz, Errenteriako toponimoaren bigarren lekukoa da, urte gutxigatik.
Toponimoaren azken lekukoa urruntzen da besteetatik, Bulda-enea, oinarrian bulda hitza duelako, bulderoren oinarria. Interesgarria buldero hitza, erromantzetik jasotakoa, baina aspaldian ez da erabilia jatorrizko hizkuntzan, egungo gaztelaniaz bula eta bulero dira hitz erabiliak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario