viernes, 9 de febrero de 2024

Osabane toponimoa

 Osabane da Oiartzungo baserri baten izena. Toponimoaren lekuko zaharrak daude Oiartzungo toponimia liburuan, 255. or.:

Osabanea. Baserria.
Altzibarko baserria, XV. mendeaz geroztik dokumentatua (Oxava, 1499, MUG10, 164.or.). Oxabane ahoskatzen da, dokumentu gehienetan artikuluarekin agertzen bada ere.
Toponimo honen lekukoetan agertu ohi da <x> txistukariaren lekuan, lekuko zaharrenetik hasita. Horrek esan nahiko luke oinarriko osaba, hitz arrunta baino hipokoristikoa zela, gizon baten izengoitia. Toponimian ez da batere ohikoa, baina antroponimian ezaguna da, Erdi Arokoan daude hitz honen lekuko zaharrenak:
Pedro Osava. (1247) Arzam 377. Pere Simenitz Ossaua. (1309) Ib. 378.

No hay comentarios:

Publicar un comentario