lunes, 12 de febrero de 2024

Gibelola, Gibola toponimoa

 Gibelola da Legazpiko baserri bat. Dirudienez, Gibola baserri bera da. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, baina izena apur bat aldaturik dago:

GIBAOLA (col.)
XIX. mendeko lekuko bat dago, 1824. urteko agiri batean Gibaola izeneko bi etxe daude Historia eclesiástica de Legazpi liburuko 161. or.:
Brincola, Guibaola de Arriba, Guibaola de Abajo, Echeandia, Ugalde de Arriba, Guriditegui, el molino de Arabaolaza, Zubiaurre, Rementaria, Inurritegui, Olazarra, Barrendiola, Mintegui, Gastaña(ga)macurra, Eguzquiza de Arriba, Aguirreburualde, Igueralde de Arriba, molino de Igueralde, Igueralde de Abajo, Garrochonea, Garrocho, Garro menor, Garro Echeverria, Garro Mayor, Huarcalde, Aguirrezabal, Bergaraeche, Arizti, Corta de Arriba, Corta de Abajo, Hernandotegui, Raizabal de Arriba, Raizabal de Abajo, Aguirre de Arriba, las de Echechos, molino de Elorregui, Palacio de Elorregui, Araiztegui, Albisu, Corcostegui, Recaeta, Saizabal, Telleria, Sutegui, Arteagana, Cristobal enea, Aguirrena, Landaeta, Martin chocoa, Lopetegui, Lopetegui Barrena, Ubitarte, molino de Ubitarte, Vastaingoa, Elorza, Elorza de Arriba, Astaburuaga. En AML, C. 1166.
Mende bereko beste bi lekuko daude 1864 urte inguruko Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa liburuaren 740. or.:
Guibaola de abajo
Guibaola de arriba

Lekukoak kontuan hartuz, badirudi bilakaera izango zela Gibelola > Gibaola > Gibola. Lehenik alboko disimilazioa eta ondoren ao > o bokal soiltzea. Toponimo interesgarria, alde batetik izan duen bilakaeragatik eta, gainera, urrats guztien lekukoak daudelako. Toponimoaren etimologian ez dago arazo handirik, bi elementuz osatua delako, azkena ola 'etxola, burdinola' hitz ezaguna toponimian eta lehena gibel da, "atzeko aldea" esanahia duena, ohikoa toponimian eta zahartasun adierazlea, gerora atze erabilia delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario