Bernardaenea da Lasarte-Oriako etxe bat, egun desagertua. Izendegi ofizialean ahozko lekuko batzuk daude, 2018. urtekoak: bernárdaeníà, bernardaenía, bernárdà, bernardanéa eta bernardaenéà. Aldaera horiek erakusten dute toponimoa bizirik dagoela eta dauden ezberdintasunak oso azalekoak dira. Aipagarria da behin Bernarda agertzen dela, antroponimo hutsa. Azken elementuak -(r)en eta -a dira, eskualdeko euskarak aldatua. Oinarriko Bernarda antroponimoa da, emakumezkoa, Bernarda toponimoan ere dagoeena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario