Lupiola da Gernika-Lumo eta Arratzu artean dagoen tontorra, baita Berrizko baserri bat ere. Azken honen XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Lupiola [N, NO]
Lupiola (Domingo de) [Gomendio_Vriguen (la caseria de)] [Murgoittio (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Lupiola (Juan de Lazpita) [Lupiola (la caseria de)] [Andicona (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lupiola (Juan de) [Arguinzonis_Vriarte (la caseria de)] [Eytua (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Lupiola (Juan de) [Lupiola (la casa de)] [Andicona (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs...
Lekuko hauek erakusten dute toponimoa ez dela aldatu azken hiru mendeetan. Honek adieraz lezake izena oso egonkorra dela, hala ere, lehenago alda zitekeen arazorik gabe, blog honetan behin eta berriz azaldu dugun bezala.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaerakoa ola izena da, oso ohikoa toponimian. Hasierakoa ilunagoa da, baina bazen antroponimo bat, Lupi, Lope ezagunagoaren aldaera zaharra. Lupiaran toponimoaren sarreran informazio gehiago antroponimo horretaz.
Beraz, Lupi eta ola batuko ziren inolako aldaketaren beharrik gabe. Ez da ahaztu behar Lupia emakumezko aldaera ere izan zela, baina gizonen antroponimotik sortutako toponimoak askoz ugariagoak dira.
Aipatzeko geratzen da izen arrun bat, lupia, arrain izena, Lupia emakumezko antroponimoaren berdina. Baina Berriz herria barrualdean dago, itsasotik urrun eta horrelako azalpena erabiliz, ulergaitza litzateke horrelako izen elkarketa.
Eguneraketa (2024-04-19):
Sarrerako lekuko zaharrena XVIII. mende hasierakoa da baina, toponimoa deitura bihurtua, badira lekuko gehiago eta zaharragoak Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Ondoko irudian ikus daitekeen bezala ia bi mende lehenagoko lekuko batzuk daude, zaharrena 1533. urtekoa dela:
No hay comentarios:
Publicar un comentario