Panpalona da Errenteriako baserri bat. Lekukoak XVIII. mendean hasten dira eta ugariak diren arren, guztiak berdinak dira, bat izan ezik:
1762 PampalonaHorrela zerrenda luza daiteke XXI. mendearen arte, Panpalonea, 1819. urteko lekukoa, salbuespen bakarra dela.
1794 Pampalona
1808 Pampalona
Toponimoak oso analisi erraza du, oso nabarmena da Iruñeko hiriaren erdal izenarekin duen antza. Izan ere, Panpalona eta Pamplona izenen arteko lotura aski argia da, biak erromantzezkoak, baina azkena nagusi bihurtu zen, eta bestea galdua da aspalditik. Panpalona izenaren historiaz azterketa luzea dago Jimeno Jurioren Estudios sobre toponimia navarra liburuko 178-179. orrialdeetan:
Beraz, litekeena da okzitanierazko hiztunek aldaera hori erabiltzea eta horrelako toponimo batek adierazten du garai batean hizkuntza hori ez zutela ezezaguna eta etxeari ezagutzen zuten izena jarri zioten. Aspaldian gertatu zen, Errenteriako toponimoa paperetan agertzen hasi zenerako, Panpalona izena galdua zen, aztarren bakarra Erdi Aroko agiri zaharretan geratzen zelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario