Bortoluanea da Hernaniko baserri bat. Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialeko orrian dagoen lekuko zaharrena da 1857. urteko Bortoluánia. Beste lekukoek oso izen antzekoa dute, berdina gertatzen da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, XX. mende bukaerako lekukoa daramala:
BORTOLUANEA (prop.)Toponimoaren bukaeran -(r)en eta artikulua daude, apur bat aldaturik. Oinarrian antroponimo bat dago, *Bortolo, Bartolomeren laburketa bat. antroponimoaren bukaerako bokala aldatuko zen ondorengoaren disimilazioagatik: oa > ua. Baina lehenengo silabako bokala ere aldatuko zen, beharbada bigarren silabakoaren asimilazioz, e-o > o-o. Berdina gertatu zen Xertolo toponimoarekin, oinarrian *Xertolo hipokoristikoa dago, Bertolo antroponimotik sortua. Gainera, toponimo honen ahozko aldaeretako bat Xortolo da, berriro ere, bokal asimilazioa gertatu da.
BORTOLUANEA BORDA (prop.)
Laburtuz, Bartolome antroponimoaren aldaera laburtu batetik sortuko ziren, lehenik Bertolo eta ondoren, *Bortolo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario