Amurrioko udalerriko toponimo hau XX. mendeko bi toponimo eratorriren bitartez ezaguna da. Berriena José Antonio González Salazarren Cuadernos de toponimia 8 Toponimia menor de Ayala liburuan dago, 115. or.:
VI - Barrio GurbistaOrrialde berean, toponimo eratorri bat dago:
8.—GurbistagoitiXX. mendearen erdialdeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
GURBISTA, barrio de Lezama.Toponimoa deitura bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta inguruko oso lekuko hurbila dago, 1511. urtekoa:
Horrek toponimoarekin lotura egiten du eta lekuko oso goiztiarra ematen, XVI. mende hasieran. Beraz, toponimoa izan da azken bost mendeetan aldatu gabe.
Toponimoa ez da guztiz argia, oinarrian gurbitz landare izena dago, zalantza handirik gabe, Gurbistia toponimoan bezala. Baina Gurbistaren hurrengoa zailagoa da, beharbada bukaeran aldaketa bat gertatu da, sagasti hitzari edo Sagasta toponimoari gertatutakoaren antzekoa. Azken bi hitz hauetan sagar + -tza + -eta eta sagar + -tza + -di analisiak egin daitezke eta Arabako toponimoa ez da berdina baina hemen aurkeztuko den etimologia arabera, antz handikoa bai. Oinarrian gurbitz bada, ondoren -tza eta -eta atzizkiak izango ziren: gurbitz + -tza + -eta. Ondoren toponimoa laburtu zen, Gurbista sortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario