Izen hau behin jaso da Segurako agiri batetik, 1400. urtekoa, 6. or.:
... e Pero de Vicunna e Yénego de Aguirre e Sancho Ferrnandes e Johan Sanches, su fijo, e Martín Peres e Sancho, fijos de Suynto e Moxo, e Johan Luçea e Pero d'Estella e Martín Coxcorr e Sancho Lopes de Gorrichategui e Lope Sanches e Johan Sanches, sus fijos, e Sancho Lopes d'Osirançu e Sancho Aguina, vesinos e moradores del dicho valle, estando ajuntados con Johan Peres de Segura, su jurado, que pusieron entre sy çiertas condiçiones.Koxkor izengoitia izan daiteke eta hitza, besterik aldatu gabe, koxkor da, koskor hitzaren aldaera txikigarria. Koskor hitza ez da ezezaguna euskal onomastikan Korkostegi toponimoaren oinarria Koskor izan daitekeelako.
Koxkor aldaeraren Orotariko Euskal Hiztegiko lekuko zaharrena 1820. urte ingurukoa da:
Esatea mutil koxkor bategaiti, edo gizon barritsu barbullo bategaiti guzur utsa dala [...] ezta gauza andirik. Zav Serm II 278.Lekuko horretan ikusten da pertsonekin eraibili ohi zela eta hala gertatuko zen Segurako lekukoan. Bide batez, aspaldiko lekuko horrek 420 urte inguru aurreratuko luke hitzaren lehen agerpena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario